Author's posts

Julio Sarangoren agurra

Aurreko ostiralean, azaroak 13, omenaldi bat egin genuen gure ikastetxeko ikasle izandako Julio Sarangoren oroimenez. Julio omentzeko hainbat ekintza burutu ziren. Bertan bere senitarteko batzuk ere egon ziren. Javier Casteigek eman zion hasiera ekitaldiari, Julio eta bere familiaren bizipenen kontakizunarekin. Ondoren, bere ikaskide ohiek eta  lagunek  hartu zuten hitza. Amaitzeko, Cruz Mari Martinezek txistuaren laguntzaz …

Continue reading

Adiorik ez, Julio!

Ez zaigu gustatzen halako albisteak idaztea, baina beharrezkoa iruditzen zaigu ikastetxeko ikasle ohi bati omenaldi txiki bat egitea. Orain dela urte eta erdi, Julio Sarangok bere jatorrizko herrialdera itzuli behar izan zuen, eta duela gutxi jakin dugu gaixotasun larri bat zuela. Izugarri sentitzen dugu une gogor honetan zure ondoan egon ez izana. Zinez espero dugu …

Continue reading

Donemiliaga Kukulara

Heldu den urriaren 29an, ostegunean, urtero egiten den moduan, Gaztelaniako hizkuntza eta literatura departamentuak Donemiliaga Kukulara joateko irteera antolatu du 1. batxillerrekoekin. Irteerak balio artistiko eta historiko handia izateaz gain, garrantzitsua da bertan X. mendeko emiliar glosak , hau da, gaztelaniar erromantzean idatzitako lehen testigantzak gordetzen direlako.Era berean, Donemiliagari “Kukula” zergatik esaten zaion, Yuso monasterioa …

Continue reading

2015/2016 Ikasturtea

2015-16 ikasturteari hasiera eman diogu.Heldu diren hilabeteetan, Aralarko Mikel Donea BHIko (etorkizunean Altsasu BHI) hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok, ikasleak heztea den gure bideari,gustura, ilusioz beterik eta asmo onez hel diezaiogun espero dugu.   Martzelino Galparsoro lankide ohiaren lan ibilbidea ere eskertu nahi dugu. Joan den ekainean burutu genuen festa baten bitartez agurtu genuen eta …

Continue reading

NUHEO

  NUHEO programari atxikitutako EUSKARA, INGELESA eta FRANTSESA hizkuntzen matrikulazio epea urriaren 1etik 23ra egongo da zabalik. Aipatu hizkuntzetako irakasle-arduradunen bitartez burutu ahal izango da matrikulazioa. Gogoan hartu epeak!

Educatif

Educatif programa dela-eta, heldu den urriaren 8an eta 9an gure ikasleak Altsasuko Iortia kultura zentroan izango dira.

AMAIA OLMOS SARITUA IZAN DA COCA-COLAK ANTOLATUTAKO TALENTU GAZTEENTZAKO NARRAZIO LABURREN LEHIAKETAN

[slideshow_deploy id=’2941′] Amaia Olmosek, gure institutuko 2.DBHko ikasleak, 3. saria irabazi du Coca-Colak antolatutako talentu gazteentzako narrazio laburren lehiaketan. Euskadi eta Nafarroako 150 ikastetxetatik hautatuak izan diren 10.000 ikasle baino gehiagoren artean Amaia izan da sarituetako bat. Sari-banaketa ekitaldia San Mamesen ospatu zen iragan maiatzaren 27an. Egindako lanagatik eta lortutako sariagatik, bejondeizula Amaia!

IRENE ADÁN, ANIMALIEN MAITALE KONPROMETITU ETA EREDUGARRIA!

[slideshow_deploy id=’2912′] – Lehenik eta behin, zoriondu egin nahi zaitugu Gaztelania eta Literatura Departamentuak antolatu duen literatur lehiaketan saritua izan zarelako. Eskerrik asko.   – Irene, nola defintituko zenuke animalienganako zure jarrera? Zertan datza animalienganako zure giza konpromisoa? Esango nuke berrezi egin dudala neure burua, berrezi gainerako animaliekiko harreman eta inguru-abar guztietara. Sistema enpatia lokartzen …

Continue reading

IDOIA GRANIZO; IKASLEA, BERTSOLARIA, IDAZLEA ETA… IRRATI ESATARIA?

[slideshow_deploy id=’2890′] -Nafarroako eskolarteko bertsopaper lehiaketa irabazi berri duzu zure kategorian, eta gure institutuko Gaztelania eta Literatura Departamentuak antolatutako literatur lehiaketan ere saritua izan zara. Zorionak Idoia! Pozik, ezta? Bai, oso pozik. Benetan izugarria izan da niretzat, institutuko lehiaketako saria batez ere. Ez nuen inondik inora espero; hasieratik pentsatu izan dut ez nuela saririk lortuko. …

Continue reading

IDOIA GRANIZO: ESTUDIANTE, BERTSOLARI, ESCRITORA Y… ¿LOCUTORA DE RADIO?

[slideshow_deploy id=’2872′] – Has ganado el concurso de bertsopaperak de Navarra en tu categoría y has sido premiada en el concurso de literatura organizado por el Departamento de Lengua Castellana de nuestro instituto ¡Enhorabuena Idoia! ¿Estás contenta? Muy contenta. Ha sido realmente increíble para mí, en especial el premio recibido en el instituto. No me …

Continue reading