Heldu den urriaren 29an, ostegunean, urtero egiten den moduan, Gaztelaniako hizkuntza eta literatura departamentuak Donemiliaga Kukulara joateko irteera antolatu du 1. batxillerrekoekin. Irteerak balio artistiko eta historiko handia izateaz gain, garrantzitsua da bertan X. mendeko emiliar glosak , hau da, gaztelaniar erromantzean idatzitako lehen testigantzak gordetzen direlako.Era berean, Donemiliagari “Kukula” zergatik esaten zaion, Yuso monasterioa zer dela-eta dagoen han kokatuta eta Suson nor dauden lurperaturik esango digute.
Horretaz gain,euskaraz idatzitako lehen testidantzak ere bertan daudela azpimarratu behar da. Najeran emango diogu amaiera egunari, Nafarroako Erreinuko garai bateko hiriburuan.
Ekintza honekin goza dezagun eta egun osoan eguraldiak lagun gaitzala opa dugu.