Ez zaigu gustatzen halako albisteak idaztea, baina beharrezkoa iruditzen zaigu ikastetxeko ikasle ohi bati omenaldi txiki bat egitea. Orain dela urte eta erdi, Julio Sarangok bere jatorrizko herrialdera itzuli behar izan zuen, eta duela gutxi jakin dugu gaixotasun larri bat zuela. Izugarri sentitzen dugu une gogor honetan zure ondoan egon ez izana.
Zinez espero dugu zauden tokian zaudela zutaz gogoratzen garela ikustea; hori dela eta, omenaldi bat prestatzea erabaki dugu.
Jaso besarkada bero bat ikaskideen eta irakasleen partetik.