Aurreko ostiralean, azaroak 13, omenaldi bat egin genuen gure ikastetxeko ikasle izandako Julio Sarangoren oroimenez. Julio omentzeko hainbat ekintza burutu ziren. Bertan bere senitarteko batzuk ere egon ziren. Javier Casteigek eman zion hasiera ekitaldiari, Julio eta bere familiaren bizipenen kontakizunarekin. Ondoren, bere ikaskide ohiek eta lagunek hartu zuten hitza. Amaitzeko, Cruz Mari Martinezek txistuaren laguntzaz “ Agur Jauna” jo zuen, bertaratu ziren senitartekoei lore sorta bat ematen zitzaien bitartean. Institutuak bat egin nahi izan du familiarekin momentu zail hauetan. AGUR JULIO. GOGOAN ZAITUGU.
[slideshow_deploy id=’3296′]