Maiatzaren 5ean bisita berezia jaso zuen gure institutuak, Pako Etxeberria forensearena hain zuzen ere. Lan bikoitza jarri genion. Hasieran, Memoria Historikoa lantzen duen taldearekin bildu zen, Gogoan proiektua eta hauen lana ezagutzeko asmoz. Interesatua azaldu zen eta aholku batzuk eskaini zizkien.
Ondoren Iortiara hurbildu ginen hitzaldi orokorra entzutera. Bertan hilobien ehorzketaren inguruan duen esperientzia jakinarazi zigun baita ikasleen galderei erantzun ere. Hitzaldiak askoren kontzientziak astindu zituen.
[slideshow_deploy id=’3505′]