Hausnarketa eta eztabaida librea zabaltzeko asmoz, “Altsasu B.H.I. “ko Filosofia Departamenduak ikaslegoak burutako dituen idazlanen artean lehiaketa bat antolatuko dela jakinarazten du, bertan ezarriko diren BALDINTZAK honako hauek izango direlarik:
- Gaia
Aurten hausnarketa gaiak bezala , “Feminismoak” edo “ Bizitzaren norabidea”zentsua eskubideak?” proposatzen dugu. Dena den, beti bezala, ikasle beste gai ezberdin batekin interesatuta egonez gero, aukeratu ahal izango du, noski; iradokizun bezala, honako hauek izan daitezke: Jainkoaren existentzia, erlatibismo kulturala, drogen legalizazioa, autoritarismoa, Islam…
- Aurkezpena
Onargarriak izan daitezen lanek honako baldintza hauek bete egin beharko dituzte:
- Ordenagailu edo idazmakinaz idatzirik izan, horrela ez izatekotan boligrafo edo lumaz egindako letra garbi-garbia agertuko delarik.
- Hedaduraren muga: lau horri, lerroen artean espazio bikoitza errespetatuko delarik..
- Estalki handi batean sartuko dira, azalean autoreak aukeratutako izengoitia agertu behar izango delarik; halaber, estalki horren barruan beste bat txikiagoa sartuko da non honen barruan autorearen izen legala eta matikulaturik dagoen klasea azalduko den. Atezaintzan entregatuko dira.
- Epea maiatzaren 15ean bukatuko da.
- Epaia
Epaimahia Filosofia Departamenduak osatzen duten kide guztiek kontituituko dute, beraiek harturiko erabakia aldaezina izango delarik; soluzioa emateko orduan, honako erizpide hauek kontutan izango dituzte:
- Defendaturiko tesiek bermatuko dituzten argumentu razionalak eta datuak.
- Originaltasuna.
- Persuasio ahalmenaren agerpena.
- Idazlan garatzeko aukeratuko den hizkuntzak (euskera edo gaztelera) jabetasunaren frogapena: aberastasun lexikoa, erabilitako terminoen zehaztasuna, sintaxi egokia, ortografia, puntuazioa.
- Sariak
Lehenego, bigarren eta hirugarrenei banatuko zaizkie. Eskura ordainduko da zenbatasuna nahiko polita delarik.
Aurkezturiko lanen kalitatea oso eskasa izatekotan, eskeinitako sariren bat edo guztiak hutsean geratu ahal izango dira.