XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK
Xedea
Ondorengo hau da IES Altsasu BHIren xedea:
- Sakanako Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe publikoa bi hizkuntza-eredu, A eta D, eta bi Hezkuntza etapa, DBH eta Batxilergoa, eskaintzen dituena.
- Bizikidetzan, berdintasunean eta pertsonekiko nahiz naturarekiko errespetuan oinarritutako ikaslearen garapen integrala, akademikoa zein pertsonala helburu duena.
- Ikasle guztiak gizarteratzen laguntzen duena, inolako diskriminaziorik gabe.
- Irakasleak etengabe teknika, aurrerapen, metodologia eta ikasketa-plan berrietara irekita egon daitezen bultzatzen duena; adibide gisa ahozkotasuna, lan-kooperatiboa eta IKT-en erabilpena.
- Etengabe modernizatzeko eta garai berrien beharretara egokitzeko lan egiten duena.
- Zentroan lan egiten duten langile guztien ongizatea ahalbidetzen saiatzen dena.
Ikuspegia
Honako helburu hauek lortzeko konpromisoa hartzen dugu:
- Sakanan Bigarren Hezkuntzako erreferentziazko ikastetxe publikoa dena, ikasleen prestakuntza onagatik eta kalitatezko antolaketarengatik.
- Ikasleen garapen integrala bultzatzen duena, beren gaitasunak garatzen dituena, aniztasuna kontuan hartzen duena, inklusiboa, eta helburu dituenak ikasle autonomoak, aktiboak, pentsamendu kritikodunak, osasuntsuak, sortzaileak eta emozioei begiratzen dietenak.
- Ikasle eleaniztunak dituena, euskara eta euskal kultura ardatz dituenak D ereduan, eta euskara barne hartzen duena A ereduan. Komunikazio-hizkuntzatzat euskara duena, eta euskararen erabilera eta euskararekiko atxikimendua sustatzen dituena.
- Formazio eguneratzen duen irakasleria duena, ikastetxearen beharrei egokiturik eta koordinaturik lan egiten duena.
- Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan metodologia eguneratzen duena, metodologia aktiboen alde egiten duena, ikasleen etorkizuneko beharrei begiratzen diena, ikasketa kooperatiboa eta parte hartzailea bultzatzen duena, eta Ikasleei eskola-arrakasta lortzen lagunduko dieten laneko ohiturak eta teknikak ematen dizkiena.
- Hezkuntza Komunitateko kideen arteko errespetuzko tratua eta elkarlanerako giro egokia dituena, hezkidetzan oinarritua, kideen jatorri, kultura eta generoa edozein dela ere; eta ikastetxeko kide izatearen sentimendua sustatzen duena.
- Sakanan errotutako eragilea, ingurunea zaindu eta baloratzen duena, eskualdeko eta hezkuntzako kide, erakunde eta sareekin elkarlanean aritzen dena, eta parte-hartzea sustatzen duena.
- Instalazioak berritzen eta hornitzen dituen ikastetxea, hezkuntza-komunitateko kideen erosotasuna hobetzeko, energiaren kontsumo arduratsua bultzatzeko, baliabide digitalak lortu eta zentzuz erabiltzeko, eta metodologiari laguntzeko.
Balioak
Hezkuntza komunitatean bultzatu nahi ditugun balioak honakoak dira:
- Pertsona guztien berdintasuna, generoaren, arrazaren, sinesmenaren eta gaitasunaren gainetik.
- Pertsona guztien errespetua eta duintasuna.
- Kezka intelektuala eta ezagutzaren aldeko ahalegina, giza aberastasun gisa.
- Sormena eta izpiritu kritikoa.
- Lankidetza eta talde-lana, ahalegina eta norberaren autonomia.
- Aukera-berdintasuna, integrazioa bultzatuz.
- Instalazioak, ingurunea eta ingurumena zaintzea.
- Indarkeriaren gaitzespena, gatazkak elkarrizketa eta bitartekaritzaren bidez bideratzea.