Iritzi lehiaketa XXIII. EDIZIOA DIAGNOSIS

    Hausnarketa eta eztabaida librea zabaltzeko asmoz, “Altsasu B.H.I. “ko Filosofia Departamenduak ikaslegoak burutako dituen idazlanen artean lehiaketa bat antolatuko dela jakinarazten du, bertan ezarriko diren BALDINTZAK honako hauek izango direlarik:

 

  1. Gaia

     Aurten hausnarketa gaiak bezala , “Feminismoak” edo  “ Bizitzaren norabidea”zentsua eskubideak?” proposatzen dugu. Dena den, beti bezala, ikasle beste gai ezberdin batekin interesatuta egonez gero, aukeratu ahal izango du, noski; iradokizun bezala, honako hauek izan daitezke: Jainkoaren existentzia, erlatibismo kulturala, drogen legalizazioa, autoritarismoa, Islam…

 

  1. Aurkezpena

      Onargarriak izan daitezen lanek honako baldintza hauek bete egin beharko dituzte:

  1. Ordenagailu edo idazmakinaz idatzirik izan, horrela ez izatekotan boligrafo edo lumaz egindako letra garbi-garbia agertuko delarik.
  2. Hedaduraren muga: lau horri, lerroen artean espazio bikoitza errespetatuko delarik..
  3. Estalki handi batean sartuko dira, azalean autoreak aukeratutako izengoitia agertu behar izango delarik; halaber, estalki horren barruan beste bat txikiagoa sartuko da non honen barruan autorearen izen legala eta matikulaturik dagoen klasea azalduko den. Atezaintzan  entregatuko dira.
  4. Epea maiatzaren 15ean bukatuko da.

 

  1. Epaia

  Epaimahia Filosofia Departamenduak osatzen duten kide guztiek kontituituko dute, beraiek harturiko erabakia aldaezina izango delarik; soluzioa emateko  orduan, honako erizpide hauek kontutan izango dituzte:

  1. Defendaturiko tesiek bermatuko dituzten argumentu razionalak eta datuak.
  2. Originaltasuna.
  3. Persuasio ahalmenaren agerpena.
  4. Idazlan garatzeko aukeratuko den hizkuntzak (euskera edo gaztelera) jabetasunaren frogapena: aberastasun lexikoa, erabilitako terminoen zehaztasuna, sintaxi egokia, ortografia, puntuazioa.

 

  1. Sariak

Lehenego, bigarren eta hirugarrenei banatuko zaizkie. Eskura ordainduko da zenbatasuna nahiko polita delarik.

 Aurkezturiko lanen kalitatea oso eskasa izatekotan, eskeinitako sariren bat edo guztiak hutsean geratu ahal izango dira.