Definizioa
DBHko 3. eta 4. mailako ikasleen aniztasunari erantzuteko hezkuntza neurri bat da. Ikasketetan zailtasunak dituzten ikasle horien beharrak artatzeko ohiko hezkuntza antolaketa eta laguntza neurriak aski ez direnean proposatzen da.
Programa honen helburua ikasle hauen oinarrizko gaitasunak garatu eta DBHko Titulua lortzea da. Horretarako, ezaugarri berezi batzuk ditu: ikasle talde txikia, ikasgai gutxiago eta esparruka antolatuak, Curriculum irekia eta malgua eta banakako arreta eta jarraipena.
Ordutegiak:
PMAR 2. maila |
Orduak |
PMAR 3. maila |
Orduak |
Hizkuntza/Gizarte esparrua |
9 |
Hizkuntza/Gizarte esparrua |
9 |
Esparru zientifiko-teknologikoa |
7 |
Esparru zientifiko-teknologikoa |
7 |
Proiektuak 1 (Teknologia) |
4 |
Proiektuak 3 (Teknologia) |
4 |
Proiektuak 2 (Plastika) |
3 |
Proiektuak 4 (Plastika) |
3 |
Ingelesa |
2 |
Ingelesa |
2 |
Gorputz Heziketa |
2 |
Gorputz Heziketa |
2 |
Hiritartasuna |
1 |
Hezkuntza etiko-zibikoa |
1 |
Erlijioa / Hezkuntza Arreta |
1 |
Erlijioa / Hezkuntza Arreta |
1 |
Tutoretza |
1 |
Tutoretza |
1 |
Nortzuk joan daitezke:
Dibertsifikazioan ariko diren ikasleek ondorengo ezaugarriak bete behar dituzte:
- Zailtasun pedagogikoak DBHko titulua ohiko bidetik lortzeko.
- Ikasketaren aurrean jarrera positiboa izatea.
- Ohikoa ez den curriculum antolaketa baten bidez titulu hori lortzeko aukera izatea.
PMAR 2. mailan aritzeko, aurreko profila izateaz gain, baldintza akademiko hauetakoren bat ere eman beharko da:
- 2. kurtsoa egin izana, etapan kurtsoren bat errepikatu izana eta hirugarrenera pasatzeko baldintzarik ez betetzea.
- 3. kurtsoa lehen aldiz egin izana, etapan errepikatu ez izana eta 4.era pasatzeko baldintzarik ez betetzea.
PMAR 3. mailan, berriz, ondokoak:
- 3. kurtsoa egin izana, etapan kurtsoren bat errepikatu izana eta laugarrenera pasatzeko baldintzarik ez betetzea.
- 4. kurtsoa egin ondoren titulua lortzeko baldintzarik ez betetzea.
Sartzeko prozedura:
Araututa dagoen prozedura bat segitzen da hirugarren ebaluazioan:
Irakasle taldeak proposatzen ditu ikasleak, balorapen bat behar da orientazio departamenduak bideratua, zuzendaritzak koordinatu eta onartu behar du eta, azkenik, gurasoei jakinaraziko zaie. Azken onarpena ikuskariak eginen du.
Dibertsifikazioaren bidez lortzen den titulua:
DBHko titulua berdina da ohiko bidetik nola Dibertsifikaziotik. Dena den, gutxieneko edukiak soilik lantzen direnez, ikasleak Batxilergoa (edo oinarrizko prestaketa handiagoa eskatzen duten Erdi Mailako Heziketa Ziklo batzuk) arrakastaz egiteko beharrezko ezagutzak ez ditu lortzen.
Ikaslearen titulatzearekin batera doan Orientazio aholkuan irakasle taldearen iritziz egin lezakeen Erdi mailako Heziketa zikloren batera bideratuko da.
Informazio gehiago (gazteleraz):
http://creena.educacion.navarra.es/pae/index.php/es/diversificacion-curricular