Altsasuko IES Altsasu BHI, bigarren hezkuntzako ikastetxea da.
Irakasleek, ikasleen heziketan, gogotsu egiten dute lan, kultura tradizioa
eta teknologia berrien modernitatea uztartzen saiatuz. Hau guztia, beti, era
guztietako kulturei, pentsamenduei eta ideologiei jarrera irekia erakutsiz.
Aurrekoa bideratu ahal izateko, ikastetxeak departamentuak eta
gailu teknologikoak ditu (proiektagailuak, arbel digitalak, ordenagailu
eramangarriak…)
Ikasleen adimen heziketaz gain, giza heziketak ere kezkatzen gaituenez,
tutoretzak eta Zuzendaritzak alor hauek lantzen ditu.
Institutua, Sakanako haranean dago, Iruñetik 50,2 kilometrora, Gasteiztik 46ra,
Donostiatik 70 kilometrora, Etzegarateko mendatearen bitartez Gipuzkoarekin
muga eginez.
Gure ikasleak, beraz, Sakana haranetik datoz.