2015-16 ikasturteari hasiera eman diogu.Heldu diren hilabeteetan, Aralarko Mikel Donea
BHIko (etorkizunean Altsasu BHI) hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok, ikasleak heztea den gure bideari,gustura, ilusioz beterik eta asmo onez hel diezaiogun espero dugu.
Martzelino Galparsoro lankide ohiaren lan ibilbidea ere eskertu nahi dugu. Joan den ekainean burutu genuen festa baten bitartez agurtu genuen eta zuekin, egindako jaialdi hunkigarri eta berezi hartako hainbat argazki partekatu nahi ditugu.
Agur bero bat denoi
(Argazkiak)