[slideshow_deploy id=’2912′]
– Lehenik eta behin, zoriondu egin nahi zaitugu Gaztelania eta Literatura Departamentuak antolatu duen literatur lehiaketan saritua izan zarelako.
Eskerrik asko.
– Irene, nola defintituko zenuke animalienganako zure jarrera? Zertan datza animalienganako zure giza konpromisoa?
Esango nuke berrezi egin dudala neure burua, berrezi gainerako animaliekiko harreman eta inguru-abar guztietara. Sistema enpatia lokartzen tematuagatik, nik indartzea eta biziberritzea lortu dut. Gizaki ez diren animaliek ez dute ahotsik beren burua defendatu ahal izateko, eta gehienek aski irizten ez diotela dirudien arren, ni begiradaren bidez adierazten digutena helarazten ahalegintzen naiz.
– Jakin badakigu animalien aldeko Nafarroako lehen elkartea sortu duzula. Nola du izena? Nola jarri zenuen abian? Zein izapide burokratikori egin behar izan zenien aurre?
Duela urte batzuk, izan bazen Nafarroan animalien aldeko elkarte bat gorabehera batzuen ondorioz desegin egin zena, nahiz eta egun oraindik ekintza jakin batzuk antolatzen dituen. Tuteran VegaRibera taldeko lagunak ditugu, baina bai, inguruotan bakarrak garela esan dezakegu.
Nire taldea Iruñako Ekintza Antiespezista / Acción Antiespecista de Pamplona deitzen da, eta modu asanblearioan eta erakunde eta instituzioekiko loturarik gabe lan egitea adostu genuenez, ez genuen izapide burokratikorik bete behar izan.
Urtero-urtero Iruñara animaliekin etortzen den zirkoaren aurkako protestaldi batean ezagutu genuen elkar, eta gure iritzi eta aldarriak bat zetozenez, antolatzea erabaki genuen.
– Zer-nola ekimenak bideratu eta gauzatzen dituzue elkartetik?
Gure helburu nagusia ahalik eta jende gehien gainerako animaliek dituzten bizi-baldintzez ohartaraztea da, eta horretarako, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, informazioa helarazteko jardunaldiak eta beste hainbat ekimen antolatzen ditugu. Orain tauromakiaren kontrako protestaldietan murgilduta gabiltza, San Ferminei begirakoetan batez ere,
– Berriki Gijón-en izan zara antiezpezismoari eta beganismoari buruzko hitzaldi bat ematen. Harrera ona izan al zuen?
Bai, oso ona. Han geunden gehienak beganoak ginen eta hitzaldia bera ez ezik, ikaragarri aberasgarriak izan ziren hitzaldiaren osteko ekarpen guztiak ere. Esperientzia ahaztezina izan zen, zalantzarik gabe errepikatzekoa.
– Oraindik norbaitek argi ez balu, azalduko zeniguke antiespezismoa eta beganismoa zer diren?
Espezismoa izaki jakin bati dagokion espeziearen araberako garrantzia ematean datza, batzuen edo besteenanako interes, leheneste eta hobespen guztiekin.
Gizakiok, oro har, espezistak gara, eta gure espezie berekoak ez izate hutsagatik, begirune gutxiago eskaintzen diegu gainerako animaliei. Gainerako animalien espezien artean ere bereizketak egiten ditugu, gainera. Gure gizartean, esaterako, aintzakotzago ditugu txakurrak txerriak baino.
Beganismoa, gizaki izan ala ez, animalia guztienganako errespetuzko jarrera da, animamiengandik eratorritako ezein produkuren erablileraren aurkakoa, jateko izan, janzteko izan nahiz norbere garbitasunerako izan. Halaber, animaliak lanerako, espeimentaziorako eta aisialdirako erabiltzea ere arbuiatzen du.
– Ikasketei dakokienez, zein dira zure asmoak? Non, nola ikusten duzu zeure burua hemendik urte batzuetara?
Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako erdi-mailako gradu bat egin nahi nuke, eta baita gizarteratzearen inguruko goi-mailako gradu bat ere.
Bigarren galdera bihurriagoa da. Asko bidaiatzea, hemendik kanpo bizitzea eta animalien askapenaren aldeko ekimenetan jarraitzea gustatuko litzaidake. Baina batek daki, ez dut nire bizitza epe-luzera begira antolatzeko ohiturarik.
– Mila esker, Irene, gure galderei erantzuteagatik. Ikastetxeko ikasle eta irakasleon izenean, animalienganako errespetuan oinarritutako gizartearen aldeko zure borroka eskertu nahi genizuke. Mila esker.
Mila esker zuri, gozamen hutsa (eta betea) izan da. Bukatzeko, ikastetxeko eragileok animatu nahi zaituztet ikasleei hemen aipatutako kontuak eta gaiak erakustera eta gainerako animalien aurkako bortizkeria jarrerak ez onartzera.
Joana Lobo