Otsailaren bukaeran 2 DBHko ikasleek irteera bat izan zuten, Plastika mintegiak antolatuta. Oraingo honetan Oteiza Museoa bisitatu zuten. Museoa Alzuza herrian dago, Iruñaldean, eta bertan izan zuen Jorge Oteiza eskultoreak bere etxea eta taillerra; beranduago berari eskainitako museoa eraiki zen. Museoan Oteizaren lan asko daude, batez ere berak egindako bozetoak eta tamaina ertaina – txikiko eskulturak.
Bisita honi esker, gure ikasleek aukera izan zuten ikusteko arte garaikidean hain garrantzitsua izan den eskultorearen lanak.