Hausnarketa eta eztabaida librea zabaltzeko asmoz, “Aralarko Mikel Deuna B.H.I. “ko Filosofia Departamenduak ikaslegoak burutako dituen idazlanen artean lehiaketa bat antolatuko dela jakinarazten du, bertan ezarriko diren BALDINTZAK honako hauek izango direlarik:
1) Gaia
Aurten hausnarketa gaiak bezala , “Diskriminazio positiboak” edo “ Animalien eskubideak?” proposatzen dugu. Dena den, beti bezala, ikasle beste gai ezberdin batekin interesatuta egonez gero, aukeratu ahal izango du, noski; iradokizun bezala, honako hauek izan daitezke: Jainkoaren existentzia, erlatibismo kulturala, drogen legalizazioa,
autoritarismoa, Islam…
2) Aurkezpena
Onargarriak izan daitezen lanek honako baldintza hauek bete egin beharko dituzte:
a) Ordenagailu edo idazmakinaz idatzirik izan, horrela ez izatekotan boligrafo edo lumaz egindako letra garbi-garbia agertuko delarik.
b) Hedaduraren muga: lau horri, lerroen artean espazio bikoitza errespetatuko delarik..
c) Estalki handi batean sartuko dira, azalean autoreak aukeratutako izengoitia agertu behar izango delarik; halaber, estalki horren barruan beste bat txikiagoa sartuko da non honen barruan autorearen izen legala eta matikulaturik dagoen klasea azalduko den. Atezaintzan entregatuko dira.
d) Epea maiatzaren 15ean bukatuko da.
3) Epaia
Epaimahia Filosofia Departamenduak osatzen duten kide guztiek kontituituko dute, beraiek harturiko erabakia aldaezina izango delarik; soluzioa emateko orduan, honako erizpide hauek kontutan izango dituzte:
a) Defendaturiko tesiek bermatuko dituzten argumentu razionalak eta datuak.
b) Originaltasuna.
c) Persuasio ahalmenaren agerpena.
d) Idazlan garatzeko aukeratuko den hizkuntzak (euskera edo gaztelera) jabetasunaren frogapena: aberastasun lexikoa, erabilitako terminoen zehaztasuna, sintaxi egokia, ortografia, puntuazioa.
4) Sariak
Lehenego, bigarren eta hirugarrenei banatuko zaizkie. Eskura ordainduko da zenbatasuna nahiko polita delarik.
Aurkezturiko lanen kalitatea oso eskasa izatekotan, eskeinitako sariren bat edo guztiak hutsean geratu ahal izango dira.