CURRICULUM EGOKITUTAKO PROGRAMAK
Definizioa / Zer da:
DBHko lehen zikloan aniztasunari erantzuteko berariazko programa bat da; bereziki, portaera nahasketak eta moldatzeko ezintasunak dituzten ikasleen beharrak erantzuteko.
Programaren helburua ikasle horien egokitze arazoa bideratzea da ikasketa prozesuan aurrera egin dezaten, edo DBHko berariazko hezkuntza neurri batean edota oinarrizko lanbide formazio baten ildoan.
Nortzuk joan daitezke:
CEP batean ariko diren ikasleek ondorengo ezaugarriak bete behar dituzte:
- Gelako lanari ezin egokitzearen ondorioz eskola atzerapen larria duten ikasleak.
- Eskola huts egiteko eta hezkuntza sistema uzteko arriskua dutenak.
Programa honetan ariko diren ikasleek, aurreko profila izateaz gain, baldintza akademiko hauetakoren batean aurkitu behar dira:
- DBHko 1. kurtsoa bigarrenez egin arren 2.era igotzeko moduan ez dauden ikasleak.
- DBHko 2. kurtsoa egin, etapan inoiz errepikatu gabe, eta hurrengo mailara igotzeko moduan ez daudenak. Kasu honetan, Curriculum Egokituko Programa 2. kurtsoaren errepikapentzat hartuko da.
Sartzeko prozedura:
Araututa dagoen prozedura bat segitzen da hirugarren ebaluazioan:
Irakasle taldeak proposatzen ditu ikasleak, ikasle bakoitzari balorazio psikopedagogiko bat eginen dio orientazio mintegiak, gurasoek idatzizko onarpena eta ikaslearen idatzizko engaiamendua adierazi behar dute eta zuzendaritzak koordinatu eta onartu behar du. Azken onarpena Eskolatze Batzordeak eginen du.
Ordutegia:
CEP: Curriculum Egokitutako Programa |
Orduak |
Esparru praktikoa (Teknologia, Informatika, Plastika) |
15 |
Esparru zientifiko-matematikoa |
5 |
Gizarte hizkuntza esparrua |
5 |
Gorputz Hezkuntza |
2 |
Erlijioa / Hezkuntza-arreta |
2 |
Tutoretza |
1 |
Programaren ezaugarri orokorrak:
- Ikasturte bat irauten du.
- Taldeak 10 ikasle izan dezake gehienez. Irakasle gutxi eta Hezkuntzako 2. mailako curriculuma izanen du erreferente, behar bezala egokitua, eta esparrutan eta arlotan antolatuko da:
- Teknologietako eta Plastika eta ikus-hezkuntzako helburu eta edukiak Esparru Praktikoan biltzen dira.
- Natur Zientzietako eta Matematikako helburu eta edukiak Esparru Zientifiko-matematikoan bilduko ditu.
- Gizarte eta hizkuntza esparrua, Gizarte Zientzietako, Geografia eta Historiako, Atzerriko hizkuntzako, Musikako, Gaztelania eta literaturako eta Euskal hizkuntza eta literaturako helburuak eta edukiak Gizarte-hizkuntza Esparruan bilduko ditu.
- Esparru Praktikoko irakaslea izanen da tutorea.
- Ebaluazioa gainontzeko ikasmailetan bezala burutzen da eta irakasle taldeak erabakiko du ikasleen promozioa.
Programaren ondorengo ikasketak:
Ikasleen bilakaeraren arabera (gizarteratze eta bizikidetza maila eta oinarrizko gaitasunen garapen maila) bi irtenbide plantea daitezke:
- 3. Dibertsifikazioa, D ereduan aritzeko gaitasuna baldin badu.
- Lanbide Hastapenerako Kualifikazio Programa bat: lan mundurako oinarrizko prestakuntza programa bat
Informazio gehiago (gazteleraz):