CURRICULUM BEREZIKO UNITATEA
Zer den:
Curriculum Bereziko Unitateak DBHko ikastetxeetan ezgaitasun psikikoa dituzten ikasleak artatzeko gelak dira.
Talde txikietan egoten dira (3-7 ikasle), banakako arreta jasotzen dute eta DBHko eskolaldi osoan jasotzen dute hezkuntza erantzun hau.
Ikasleek ezaugarri hauek bete behar dituzte:
- Adimen urritasunarekin lotura duten heziketa premi bereziak dituzte: urritasun arina edo erdi mailakoa izan daiteke.
- Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean integratzeko eta elkarbizitzan aritzeko autonomia maila eta egokitze trebetasun nahikoak izatea.
- Lehen Hezkuntzako helburu batzuk lortuak izan arren guztiak bereganatzea oso zail aurreikusten denean. Curriculum gaitasun maila Lehen Hezkuntzako 1. edo 2. zikloaren inguruan.
Hala eta guztiz, ezaugarri oso desberdineko ikasleak egoten dira, adin, interes nahiz gaitasunetan, eta aniztasun hau oso aberasgarria gertatzen zaie elkarrekiko harremanetan.
Sartzeko prozedura:
Orientatzaileak (Lehen edo Bigarren Hezkuntzan) egiten du ikaslearen ebaluazio psikopedagogikoa eta berak proposatuko du eskolatze mota hau. Ondoren NAHBBZ-CREENAk proposamena onartu eta egiaztatu, eta ikastetxeak gauzatuko du.
Antolaketa:
Antolaketa neurri irekia eta malgua da eta horrela antolatzen da:
- Astean 30 eskola-ordu badira, horietatik 19-20 saio ikasle hauek unitate honetan egoten dira, talde txikian eta beraientzat prestatutako jarduera aproposak lantzen.
- Pedagogia Terapeutikako irakasleen ardurapean aritzen dira, hauetako bat tutorea delarik. Tutore honek berezkoak dituen zereginak izateaz gain, ikasle hauek artatzen dituzten beste irakasleekiko hartu-emanaz arduratzen da.
- Gainontzeko orduetan (10-11), ohiko talde batean integratzen dira zenbait ikasgaietan eta ikastetxeko jarduera orokorretan helburu nagusi batekin, besteekiko integrazioa.
Unitatearen ezaugarriak:
CBUko curriculumak ikasle hauek duten heziketa beharretara ahalik eta egokituen egon behar dira. Zenbait atal azpimarratzekotan:
- Curriculuma ikasgaietan antolatuta egon beharrean esparruka biltzen dira.
- Esparru hauetan saiatzen gara proiektuak edo interes guneak garatzen eta hauen inguruan irakurketa, idazketa, matematika jorratzen dugu.
- Ikasleak dituen ezagupenak dira gure abiapuntua: dakiena, interesak, lanerako gune indartsuak eta ahulak… bakoitzaren beharretara ahalik eta gertuenik egokitu gaitezen.
- Edukiak ikaslearen adinari egokituak daude: DBHko ikasleak izanda, adin honetan dituzten berezko kezkak, interesak eta etorkizunari begira paratutakoak, alegia, gizartean eta lan munduan aritzea gerturatzen eta hobekien egokitzen lehenesten dutenak.
- Ikasketen asmoa ikasle hauen autonomia garatzea da, eguneroko bizitzarako erabilgarriak eta eraginkorrak diren hezkuntza tresnak ematea da. Hori dela eta, tailerrak antolatzen dira, teknologia, plastika, baratza edo sukaldea bezalakoak, “gauzak egiten” ikas dezaten.
- Arreta bereziarekin sekuentziatu egiten dira ikasketak, dituzten gaitasunekin bat egin dezaten. Jarduerak eta ekintzak burutzeko gauza izan behar dira eta bere interesen inguruan antolatuak egon daitezen saiatzen gara.
Ebaluazioa:
CBU batean ez da DBHko titulua eskuratzen.
Ikasle bakoitzak badu bere Curriculum Egokitzapena eta berezko ikaste prozesu honi jarraitzen dio.
Egokitzapen horretan ikasleen beharretara eta gaitasunetara egokitutako helburuak garatzen dira. Ebaluazioak eta kalifikazioak helburu horietan ikasle bakoitzarekin lortutako aurrerapena adierazten du.
Pedagogia Terapeutikako irakaslea den tutorea arduratzen da ebaluazioaren koordinazioaz, zuzentzeaz unitatean jorratutakoa eta gainontzeko irakasleekin ohiko geletan landutakoa bateratuz.
Gainontzeko ikasmailetan bezala, hiruhilero ebaluazioa egin, gurasoak informatu eta azken ebaluazioan promozioa erabakitzen da.
Ondoren, zer:
CBUetan ikasleak gutxi gora behera 17-18 urte bitarte artatzen dira.
Bukatzen dutenean, Ziurtagiri bat ematen zaie non DBHko eskolaldi horretan curriculum bereziarekin Oinarrizko Hezkuntza hau lantzen eman dituzten ikasturteak adierazten duen.
Ondoren, Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetara (HLKP-PCPI) bideratzen dira, ohikoak edota bereziak izan daitezkeelarik. Bereziak izanez gero, 4 ikasturtez ari daitezke eta denetan, lan munduan txertatzeko oinarrizko lanbide heziketa bat ematen zaie.