NUHEO programari atxikitutako EUSKARA, INGELESA eta FRANTSESA hizkuntzen matrikulazio epea urriaren 1etik 23ra egongo da zabalik. Aipatu hizkuntzetako irakasle-arduradunen bitartez burutu ahal izango da matrikulazioa.
Gogoan hartu epeak!
Sitio web del IES San Miguel de Aralar de Alsasua
Educatif programa dela-eta, heldu den urriaren 8an eta 9an gure ikasleak Altsasuko Iortia kultura zentroan izango dira.
[slideshow_deploy id=’2941′]
Amaia Olmosek, gure institutuko 2.DBHko ikasleak, 3. saria irabazi du Coca-Colak antolatutako talentu gazteentzako narrazio laburren lehiaketan. Euskadi eta Nafarroako 150 ikastetxetatik hautatuak izan diren 10.000 ikasle baino gehiagoren artean Amaia izan da sarituetako bat.
Sari-banaketa ekitaldia San Mamesen ospatu zen iragan maiatzaren 27an.
Egindako lanagatik eta lortutako sariagatik, bejondeizula Amaia!
[slideshow_deploy id=’2912′]
– Lehenik eta behin, zoriondu egin nahi zaitugu Gaztelania eta Literatura Departamentuak antolatu duen literatur lehiaketan saritua izan zarelako.
Eskerrik asko.
– Irene, nola defintituko zenuke animalienganako zure jarrera? Zertan datza animalienganako zure giza konpromisoa?
Esango nuke berrezi egin dudala neure burua, berrezi gainerako animaliekiko harreman eta inguru-abar guztietara. Sistema enpatia lokartzen tematuagatik, nik indartzea eta biziberritzea lortu dut. Gizaki ez diren animaliek ez dute ahotsik beren burua defendatu ahal izateko, eta gehienek aski irizten ez diotela dirudien arren, ni begiradaren bidez adierazten digutena helarazten ahalegintzen naiz.
– Jakin badakigu animalien aldeko Nafarroako lehen elkartea sortu duzula. Nola du izena? Nola jarri zenuen abian? Zein izapide burokratikori egin behar izan zenien aurre?
Duela urte batzuk, izan bazen Nafarroan animalien aldeko elkarte bat gorabehera batzuen ondorioz desegin egin zena, nahiz eta egun oraindik ekintza jakin batzuk antolatzen dituen. Tuteran VegaRibera taldeko lagunak ditugu, baina bai, inguruotan bakarrak garela esan dezakegu.
Nire taldea Iruñako Ekintza Antiespezista / Acción Antiespecista de Pamplona deitzen da, eta modu asanblearioan eta erakunde eta instituzioekiko loturarik gabe lan egitea adostu genuenez, ez genuen izapide burokratikorik bete behar izan.
Urtero-urtero Iruñara animaliekin etortzen den zirkoaren aurkako protestaldi batean ezagutu genuen elkar, eta gure iritzi eta aldarriak bat zetozenez, antolatzea erabaki genuen.
– Zer-nola ekimenak bideratu eta gauzatzen dituzue elkartetik?
Gure helburu nagusia ahalik eta jende gehien gainerako animaliek dituzten bizi-baldintzez ohartaraztea da, eta horretarako, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, informazioa helarazteko jardunaldiak eta beste hainbat ekimen antolatzen ditugu. Orain tauromakiaren kontrako protestaldietan murgilduta gabiltza, San Ferminei begirakoetan batez ere,
– Berriki Gijón-en izan zara antiezpezismoari eta beganismoari buruzko hitzaldi bat ematen. Harrera ona izan al zuen?
Bai, oso ona. Han geunden gehienak beganoak ginen eta hitzaldia bera ez ezik, ikaragarri aberasgarriak izan ziren hitzaldiaren osteko ekarpen guztiak ere. Esperientzia ahaztezina izan zen, zalantzarik gabe errepikatzekoa.
– Oraindik norbaitek argi ez balu, azalduko zeniguke antiespezismoa eta beganismoa zer diren?
Espezismoa izaki jakin bati dagokion espeziearen araberako garrantzia ematean datza, batzuen edo besteenanako interes, leheneste eta hobespen guztiekin.
Gizakiok, oro har, espezistak gara, eta gure espezie berekoak ez izate hutsagatik, begirune gutxiago eskaintzen diegu gainerako animaliei. Gainerako animalien espezien artean ere bereizketak egiten ditugu, gainera. Gure gizartean, esaterako, aintzakotzago ditugu txakurrak txerriak baino.
Beganismoa, gizaki izan ala ez, animalia guztienganako errespetuzko jarrera da, animamiengandik eratorritako ezein produkuren erablileraren aurkakoa, jateko izan, janzteko izan nahiz norbere garbitasunerako izan. Halaber, animaliak lanerako, espeimentaziorako eta aisialdirako erabiltzea ere arbuiatzen du.
– Ikasketei dakokienez, zein dira zure asmoak? Non, nola ikusten duzu zeure burua hemendik urte batzuetara?
Menpekotasun egoeran dauden pertsonen arretarako erdi-mailako gradu bat egin nahi nuke, eta baita gizarteratzearen inguruko goi-mailako gradu bat ere.
Bigarren galdera bihurriagoa da. Asko bidaiatzea, hemendik kanpo bizitzea eta animalien askapenaren aldeko ekimenetan jarraitzea gustatuko litzaidake. Baina batek daki, ez dut nire bizitza epe-luzera begira antolatzeko ohiturarik.
– Mila esker, Irene, gure galderei erantzuteagatik. Ikastetxeko ikasle eta irakasleon izenean, animalienganako errespetuan oinarritutako gizartearen aldeko zure borroka eskertu nahi genizuke. Mila esker.
Mila esker zuri, gozamen hutsa (eta betea) izan da. Bukatzeko, ikastetxeko eragileok animatu nahi zaituztet ikasleei hemen aipatutako kontuak eta gaiak erakustera eta gainerako animalien aurkako bortizkeria jarrerak ez onartzera.
Joana Lobo
[slideshow_deploy id=’2890′]
-Nafarroako eskolarteko bertsopaper lehiaketa irabazi berri duzu zure kategorian, eta gure institutuko Gaztelania eta Literatura Departamentuak antolatutako literatur lehiaketan ere saritua izan zara. Zorionak Idoia! Pozik, ezta?
Bai, oso pozik. Benetan izugarria izan da niretzat, institutuko lehiaketako saria batez ere. Ez nuen inondik inora espero; hasieratik pentsatu izan dut ez nuela saririk lortuko. Sariak bai, jakina, baina sariak sari, parte hartu izanak asebete nau gehien. Lau urte hauetan lehenengo aldia izan da parte hartu dudana, eta nire beste testu batzuek ez bezala, aurkeztu nuenak ez zidan hain aho-zapore ona utzi, beraz izugarrizko sorpresa eta emozioa eragin dit berriak.
-Hori gutxi balitz, irratiaren munduan murgiltzeko aukera izan berri duzu. Noiz eta nola hasi zen irratiarekiko zure harremana?
Segura Irratian parte hartu nuen duela gutxi, eta hori ere izugarrizko esperientzia izan da. Ekaitz Goikoetxeak gonbidaturik joan nintzen duela aste batzuk. Eta nola ezagutu nuen Ekaitz? Bada, bi bidek elkartu gintuzten. Batetik Joana, institutuko gaztelaniako irakasleetako bat, ezagutu nuen. Berarekin harremanetan jarri ginen lagun bat eta biok Coca Colak antolatutako lehiaketa baten berri emateko. Ondoren, nire narrazio bat helarazi nion eta Joana izan zen Ekaitzi nire berri eman zion lehenengoa.
Beste alde batetik, Ekaitzek Atarrabiako institutuan ematen ditu euskarako klaseak. Nik badut lagun bat bertan, Maitane, eta euskara proiektua nirekin egitea proposatu zion hari. Aspaldi ikusten ez zuen lagun batekin eskutitzak elkartrukatzea zen kontua, eta horretan aritu gara. Handik gutxira jaso nuen Ekaitzen mezu bat, eta hortik aurrera, berarekin harremanetan jarraitzen dut.
-Nola suertatu zitzaizun Segura Irratiko Itaka saioan kolaborazioak egiteko aukera? Zein izango da zure egitekoa kolaborazio horietan?
Berriz ere, izugarria. Bertan egon nintzenean, oso gustura egon nintzen, Irati, Ekaitzen arreba ere ezagutu nuen eta haien aita. Oso jatorrak dira hirurak ere, atseginak, errepikatzeko moduko esperientzia bizi izan genuen elkarrekin. Eta horrela da, bai, Ekaitzek duela gutxi proposatu dit aurrerago, udan batez ere, denbora daukagunean, elkarrizketaren bat osatu eta bion artean norbait elkarrizketatzeko aukera. Niretzat, izugarria izango litzateke! Hainbat pertsona miresten ditut, liburuak, bertsoak eta beste hainbat bitarteko direla medio, beraz, beraiek ere ezagutzeko aukera aparta eskaini didate.
-Zure ametsak betetzen ari direla esango zenuke?
Ametsak betetzen eta husten. Ekaitzek eta biok diogun moduan, ametsak bete egin behar dira hustu ahal izateko. Bai, duela denbora bat hasi nintzen idazten. eta betidanik irakurri izan dut, asko. Literataur munduan hain gazte murgildu izanak ametsak bete eta hustu dizkit bat-batean eta ia oharkabean.
-Zeintzuk dira etorkizunari begirako zure asmoak ikasketei dagokienez?
Oraindik ez daukat oso argi, badakit mundu honetan jarraitu nahiko nukeela, ziurrenik filologiaren batekin. Euskal filologia da oraintxe gehien erakartzen nauena, euskararekin bestela sentitzen ez ditudan sentimenduetaraino hel bainaiteke, baina, hala ere, ez ditut beste bide eta ate-leiho batzuk itxi nahi.
-Nola ikusten duzu zure burua hemendik urte batzuetara?
Hemendik urte gutxi batzuetara, euskal filologia ikasten badut, Baionan ikastea gustatuko litzaidake, horrela frantsesa ere ikasteko, bestela Gasteizen. Geroago, ikasitakoak ikasita, zergatik ez irakurtzen eta, batez ere, idazten jarraitu? Batek daki non bukatuko dudan, baina sortzen jarraitu nahi dudala, hori badakit.
– Mila esker gure galderak erantzutegatik, Idoia. Institutuko ikasle eta irakasleon izenean, zorionak; zure proiektuak gauzatu eta ametsak betetzea opa dizugu, bihotz-bihotzez.
Joana Lobo, Gaztelera mintegiak
Gure ikastetxeak, Agenda21 taldearen bidez, “Recycleyes” lehiaketan parte hartzen du bideo batekin. Recycleyes ikastetxeetako hezkuntza programen barruan egiten diren birziklatzeko jarduerak zabaltzeko zientzia arloko proiektua da . Bere helburu nagusia da jasotzea eta zabaltzea zenbat aukera ditugun birziklatzeko gure eguneroko bizitzan, horrela hobeto ikusiko dugu birziklatzeko ditugun aukera amaigabeak. Jasangarritasuna lortzea posiblea dela baieztatzeko ideia sorta lortu nahi dugu . Ekimen honek denon parte hartzea eta ahalegina eskatzen du. Aukera bat enRROllatzeko eta zure eRRolloa konpartitzeko. Bozkatu ahal izateko beharrezkoa da Facebook-en kontua izatea eta horren bitartez sartzea esteka honetan:
https://www.facebook.com/apas.apas.es/app_111103782403451
“VOTA” sakatu eta bilatu ezazu “ Ingurumena IES Altsasu: Aluminioa eta Playmobilak” izeneko bideoa, hori da gurea!!
Epea maiatzaren 31an bukatzen da
Mila esker!!!!
Otsailaren bukaeran 2 DBHko ikasleek irteera bat izan zuten, Plastika mintegiak antolatuta. Oraingo honetan Oteiza Museoa bisitatu zuten. Museoa Alzuza herrian dago, Iruñaldean, eta bertan izan zuen Jorge Oteiza eskultoreak bere etxea eta taillerra; beranduago berari eskainitako museoa eraiki zen. Museoan Oteizaren lan asko daude, batez ere berak egindako bozetoak eta tamaina ertaina – txikiko eskulturak.
Bisita honi esker, gure ikasleek aukera izan zuten ikusteko arte garaikidean hain garrantzitsua izan den eskultorearen lanak.
Ikasle guztiek parte har dezakete, ondoko baldintzak betez:
1) Ikasle bakoitzak 3 argazki gehienez aurkez ditzake; argazkiak eraldatuak izan daitezke programa informatikoen bidez.
2) Hauxe izango da gaia: Sakanako animaliak . Argazkiarekin batera egin den tokiaren izena eta data jarri behar dira.
3) Argazkiak ondorengo helbide elektronikora bidali behar dira: argazkilehiaketa@yahoo.es, 2015ko martxoaren 15ean baino lehen.
Sariak: Komenius taldeko kideez osaturiko epaimahaiak hiru argazki onenak sarituko ditu.