Hemen dituzue urtero 2. batxillergoko ikasleek antolatzen duten jaialdiko zenbait argazki.
BIdeoa ikusi nahi baduzu sakatu hemen.
Sitio web del IES San Miguel de Aralar de Alsasua
Hemen dituzue urtero 2. batxillergoko ikasleek antolatzen duten jaialdiko zenbait argazki.
BIdeoa ikusi nahi baduzu sakatu hemen.
Ladanik jakingo duzue gure ikastetxeko izenaren aldaketaren berri. ” Aralarko Mikel Donea BHI” izatetik ” IES Altsasu BHI” izatera pasatu gara. Izen aldaketaren ondorioz, Institutuaren logo-a berritzeko beharra somatu dugu, eta lehiaketa bat antolatu dugu. Lehiaketaren oinarriak honako lotura honetan ikus ahal izango dituzu.
Animatu parte hartzera!
Aurreko ostiralean, azaroak 13, omenaldi bat egin genuen gure ikastetxeko ikasle izandako Julio Sarangoren oroimenez. Julio omentzeko hainbat ekintza burutu ziren. Bertan bere senitarteko batzuk ere egon ziren. Javier Casteigek eman zion hasiera ekitaldiari, Julio eta bere familiaren bizipenen kontakizunarekin. Ondoren, bere ikaskide ohiek eta lagunek hartu zuten hitza. Amaitzeko, Cruz Mari Martinezek txistuaren laguntzaz “ Agur Jauna” jo zuen, bertaratu ziren senitartekoei lore sorta bat ematen zitzaien bitartean. Institutuak bat egin nahi izan du familiarekin momentu zail hauetan. AGUR JULIO. GOGOAN ZAITUGU.
[slideshow_deploy id=’3296′]
by urko
Heldu den ostegunetik aurrera, azaroak 26, urtarrila amaiera bitartean, 1. batxilergoko ikasleekin Solaskide programa garatuko da eta 6 asteko iraupena izanen du. Solasteko saio hauek Euskara Atalak kontratatutako mintza laguntzaileek emanen dituzte. Helburuak honakoak dira: Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) edo beste azterketak prestatzea, ahozko hizkerak lantzea eta abar.
.
Ez zaigu gustatzen halako albisteak idaztea, baina beharrezkoa iruditzen zaigu ikastetxeko ikasle ohi bati omenaldi txiki bat egitea. Orain dela urte eta erdi, Julio Sarangok bere jatorrizko herrialdera itzuli behar izan zuen, eta duela gutxi jakin dugu gaixotasun larri bat zuela. Izugarri sentitzen dugu une gogor honetan zure ondoan egon ez izana.
Zinez espero dugu zauden tokian zaudela zutaz gogoratzen garela ikustea; hori dela eta, omenaldi bat prestatzea erabaki dugu.
Jaso besarkada bero bat ikaskideen eta irakasleen partetik.
by urko
Aurrerantzean, gure ikastetxea IES Altsasu BHI izango da.
Heldu den urriaren 29an, ostegunean, urtero egiten den moduan, Gaztelaniako hizkuntza eta literatura departamentuak Donemiliaga Kukulara joateko irteera antolatu du 1. batxillerrekoekin. Irteerak balio artistiko eta historiko handia izateaz gain, garrantzitsua da bertan X. mendeko emiliar glosak , hau da, gaztelaniar erromantzean idatzitako lehen testigantzak gordetzen direlako.Era berean, Donemiliagari “Kukula” zergatik esaten zaion, Yuso monasterioa zer dela-eta dagoen han kokatuta eta Suson nor dauden lurperaturik esango digute.
Horretaz gain,euskaraz idatzitako lehen testidantzak ere bertan daudela azpimarratu behar da. Najeran emango diogu amaiera egunari, Nafarroako Erreinuko garai bateko hiriburuan.
Ekintza honekin goza dezagun eta egun osoan eguraldiak lagun gaitzala opa dugu.
2015-16 ikasturteari hasiera eman diogu.Heldu diren hilabeteetan, Aralarko Mikel Donea
BHIko (etorkizunean Altsasu BHI) hezkuntza komunitatea osatzen dugun guztiok, ikasleak heztea den gure bideari,gustura, ilusioz beterik eta asmo onez hel diezaiogun espero dugu.
Martzelino Galparsoro lankide ohiaren lan ibilbidea ere eskertu nahi dugu. Joan den ekainean burutu genuen festa baten bitartez agurtu genuen eta zuekin, egindako jaialdi hunkigarri eta berezi hartako hainbat argazki partekatu nahi ditugu.
Agur bero bat denoi
(Argazkiak)